2014/05/19

Etxebizitza + Estudioa Ondarretan

Iritsi da eguna, gure lehenengo kurtsoko azkenengo proiektuaren entrega eguna. Gezurra dirudi duela zortzi hilabete sartu ginela arkitekturaren mundu ezezagun honetan; baina pixkanak-pixkanak gogoak eta indarrak ipiniz, gauza guztiz berriak ikasten joan gara gure kriterioa garatuz. Orain, lehen ikusi eta ulertu ezin genituen gauzetaz ohartzen gara; baina egia da oraindik bide luzea geratzen zaigula gure kriterio propioa garatzeko.
   

    Beno, esan bezala, iritsi da entrega eguna, gure azken entrega eguna urte honetan. Arazo larriak sortu zaizkit proiektu hau garateko orduan, izan ere, nire ideia ahalik eta eguzki edo argi gehien jasotzea zen, pribatutasuna galdu gabe. Ideia hori jarraituz, zaila egiten zitzaidan lorategiaren eta etxearen arteko lotura aurkitzea, izan ere, eguzkitzapen gehien lortzeko, lorategia hegoalderuntz ireki behar nuen, pribatutasun guztia galduz. 

   Aurreko astean aurkeztu nuen proiektuak modu ez egoki batean arazo horri aurre egiten zion, izan ere, haren eguzkitzapena terrazen bitartez lortuz, baina, lorategiarekin kohesioa albo batera utziz. Baina nire azkenengo proiektu honek, arazo horri modu egoki batean egiten diola aurre uste dut. Horretarako Patioak erabili ditut, espazio ezberdin eta erabilpen ezberdinetarako espazioak sortuz. Honetarako CARLOS FERRATER-en AA housen oinarritu naiz.


   Hona hemen nire proiektuaren argazkiak:









  
















2014/05/13

Familia Bakarreko Etxebizitza: Tarteko Entrega

Buruari buelta asko eman ondoren, eta proiektuaren ideia finkatu ondoren, familia bakarreko etxebizitza honen proiektuak aurrera pasoak eman dituela esan daiteke.







2014/04/15

INFLUENTZIAK

Nire azkenengo proiektu honetarako kontuan edukiko dudan beste influentzi bat Kufmann etxea izango da, Richard Neutrarena. Neutrak, hormak erabiliz, ezin hobeto banantzen ditu espazioak, espazio "itxiak"sortuz eta horrela pribatutasuna lortuz; baina aldi berean, kristalera handiak erabiliz espazio irekiak lortzen ditu.


Pribatutasuna





IBILBIDEA

EGITURA


INFLUENTZIAK

Proiektu berri honetarako influentziak aurkitzerako garaian, burura etorri zitzaidan lehenego etxebizitza,
Le Corbusier arkitekto suitzarrak La Plata hirian egin zuen etxea izan zen, Curutchet doktorearen etxebizitza hain zuzen.
   Curutchet doktorearen etxea 1949 eta 1953 urteen bitartean egin zen, Pedro Domingo Curutchet doktorea Argentinako La Plata hirira itzuli zenean. Le Corbusierrek, etxebizitza diseinatzerako orduan, ideia bat argi eduki  zuen, etxea bi zatitan banatzea; pribatutasuna babesteko hain zuzen. Etxebizitzaren aurreko aldean, Curutchet doktorearen lan tokia egin zuen, kontsultategia, eta atzeko aldean, familiaren etxebizitza, biak, patio eta terraza baten bitartez bananduta.
 ETXEBIZITZA UNIFAMILIARRA ONDARRETAN


    Gure lehenengo ikasturtea bukatzen ari da, eta amaiera ezin hobea emateko, azken proiektu hau gauzatu behar dugu. Gure proiektu berri hau, ezaguna zaigun orubean gauzatu behar dugu, Izozkitegia egin genuen toki berdinean hain zuzen; Donostia hiriko Ondarreta auzoan.

2014/02/25

                                                                       ETXEBIZITZA  PASIEGOA

   Oraingo honetan, etxebizitza pasiego bat hartu, eta haren eraberritzea izan da gure proiektua. Etxebizitza hauek, azken urteotan erosi eta berriztatu egin dira, etxebizitza pasiegoen historia eta inguruko paisaia errezpetatu gabe.
    Beraz, historia eta ingurumena ulertu ondoren, gure proiektua gauzatzen hasi ginen. 


Etxebizitza hauek, XI. mendetik aurrera hasi ziren agertzen Kantabriako Pas ibaiaren eta Miera ibaiaren inguruan. Bertako jenderaen ogibidea abelzaintza zenez, eta denboraldi luzeak igaro behar zituztenez mendietan animaliekin, horrelako etxebizitza xumeak eraiki zituzten. "Etxebizitza" hauek berdinak ziren; lehenengo solairuan, animaliak sartzen ziren, horrela, pertsona biziko zen bigarren solairua bero mantentzen zen animaliek botatako beroarekin. Eta etxebizitza hauek eraikitzeko, bertako materialak erabili ziren, harria, eta egurra.













 Gure proiektuan, beste material erabiltzeko aukera eman zaigu; beira, lehioak egiteko. Nire etxebizitza, hiru laguntzeko izango da, eta nire ideia zentrala, ahal nuen moduan, etxebizitza pasiegoaren izaera mantentzea erabaki nuen. Beraz, beheko solairua, goikoa baino txikiagoa egin dut, bertan oheak eta komuna sartuz, eta goiko pisuan, sukaldea eta egongela. Gainera, Frank Lloyd Wrightek bezala, tximenea, sua, beroa, etxearen zentro bilakatu dut, behean tximenea bat jarriz eta goian sukaldea.

  Hona hemen nire proiektuaren maketaren argazkiak: